Baionako nitrato amonioa garraiatzeko xedea deusezteko eskatu dute

Erredakzioa
Baiona
2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baiona, Angelu eta Bokaleko auzapezek, Landetako Tarnozekoarekin batera, Baionako portutik nitrato amonioa garraiatzeko xedea bertan behera uzteko eskatu dute. Gaur gaia teknikoki aztertzeko bilkura antolatu du Baionako suprefetak, eta bertan izanen da Akitaniako Kontseiluko ordezkaritza, ororen burua xedea egin edo ez deliberatu behar duena. Harena baita eskumena.

Baionako portua hirigunean kokaturik dagoela azpimarratu dute auzapezek. Alta, nitrato amonioa garraiatzeko xedeak biztanleria arriskuan ezarriko lukeela diote auzapezek. Urtarrilaren 10ean egindako eskaria berretsi dute, beraz. Gaineratu dute ulergaitza zaiela geroztik xede hori ez baztertzea. «Yara enpresaren jarrera onartezina da; 350.000 euroren irabaziak egiten ditu urtero, eta ustez 300.000 euro aurrezteko egina den proiektuari eusteko ehun langile kanpoan uzteko arriskua dagoela dio, xantaia eginez», jakinarazi dute lau auzapezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.