POLITIKA

Bake lantaldeak balio duela eta "zoru etikoaz zalantzarik" ez dagoela esan du Urkulluk

Aurreko legealdian hitzartutakoa "koma bat ere" ez aldatzeko konpromisoa dutela oroitarazi du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.

2013ko irailaren 4a
10:19
Entzun 00:00:0000:00:00

"Desadostasunak haizatu" beharrean, bake lantaldean "lan egiteko" eskatu dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiari. Halaber, esan du PSEk eta PPk ez luketela "inolako zalantzarik" izan behar lantaldea "zoru etiko horren gainean lanean" ari dela, eta oroitarazi du "zoru etiko" horri "koma bat ere" ez aldatzeko konpromisoa hartu zutela PPk, PSEk eta EAJk aurreko legealdian.

Onda Vasca irratian elkarrizketatu dute Urkullu, eta horrela erantzun dio atzo Lopezek esandakoei. Lopezek iragarri zuen EH Bilduk "jarrera" aldatu ezean, PSE ez dela bake lantaldera itzuliko. "EH Bilduri galdagarria da onartutako zoru etiko horrekin koherentea izatea, giza eskubideen urraketa oro landu behar badira ere", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.