Euskal Herrian bake prozesua bultzatzeko konpromisoari eusteko eskatu dio Batasunak EB Europako Batasunari. Karmelo Landa eta Haizpea Abrisketa mahaikideek agerraldia egin dute Bruselan, eta iazko urriaren 25ean Europako Parlamentuak prozesuaren aldeko onartutako ebazpena ekarri dute gogoera konpromiso eskaera hori egiteko. "Duela urtebete, 2006ko urriaren 25ean, Europako Parlamentuak, osoko bilkuran, Estrasburgon, bake prozesu demokratikoa bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, eta dei egin zien Europa osoko erakunde, Estatu eta indar politikoei prozesua bultzatzera. Gaur ezinbestekoa da konpromiso horri eustea", adierazi du Landak.
Prozesuak porrot egin izana Espainiako Gobernuari egotzi diote: "Bake prozesu demokratikoa guztiz blokeatu etagiltza botatzeko borondatea agertzen dute PSOEk eta Espainiako Gobernuak", nabarmendu du, eta prozesua eragozteko borondate horren baitan kokatu ditu ezker abertzalearen aurka azkenaldian hartu dituzten neurriak, besteak beste, Batasuneko hainbat mahaikideren atxilotzeak.
Ildo horretatik, Euskal Herrian ez dagoela baldintza demokratikorik salatu dute, etaegoera horren zenbait adibide jarri dituzte: lan politikoa egiteko aukerarik ez dagoela, prentsa askatasunik ere ez, hauteskundeetara aurkezteko debekuak indarrean direla eta justizia independenterik ez dagoela salatu dute.
Horren guztiaren berri emateko Europako Parlamentuko hainbat diputatu eta alderdirekin batzartu direla agertu dute.
Politika
"Bake prozesu demokratikoa" bultzatzeko konpromisoari eusteko eskatu dio Batasunak Europako Batasunari
Karmelo Landa eta Haizpea Abrisketa Mahai Nazionaleko kideek bilerak egin dituzte Europako Parlamentuko hainbat diputatu eta alderdirekin. Espainiako Gobernuak "prozesuaren giltza" bota egin duela, eta Euskal Herrian ez dagoela baldintza demokratikorik nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu