«Indarkeriaren eta gerraren izuan eta akatsean berriz ez erortzeko, beharrezkoa da giza duintasunean heztea, ikuspuntu historikoa kontuan hartuta». Hala adierazi du Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek, 'Bakearen eraikuntza: historiaren ikuspegia' EHUren uda ikastaroko irekitze ekitaldian.
Gertatutakoaz ikastea garrantzitsua dela deritzo, okerrak ez berriro egiteko eta ez ahazteko. Horretarako, hezkuntza eta kultura gakotzat jo ditu Fernandezek: «Umilago bihurtzen gaituzte». Horrez gain, belaunaldien arteko transmisioa «estrategikoa» dela gogorarazi du.
«Giza jakituriaren lorpen handienetako bat da duintasuna giza eskubide gisa identifikatzea; mugarri hori, ordea, beti dago arriskuan». Haren ustez, gerrek ez dute tokirik mundu zibilizatu batean; «hala ere, bakea oraindik ez da finkatu».
Bakea bermatzeko, giza duintasuna eta historia
Gertatutakoa ez ahaztea eta hartaz ikastea gakotzat jo du Jonan Fernandezek, bakeari buruz EHUk antolatutako ikastaro batean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu