Politika

Bakea eta normalizazioa lortzea helburu duen kontseilu politikoa otsailaren 1ean eratuko du Ibarretxek

Bakearen eta normalizazio politikoaren alde lan egiteko kontseilu politikoa sortuko da Jaurlaritzaren barruan, eta Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramaileak gaur iragarri duenez, otsailaren 1ean eratuko du Ibarretxe lehendakariak talde hori. Juan Jose Ibarretxek berak, Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak (EA) eta Javier Madrazo Gizarte Gaietako sailburuak (EB) osatuko dute kontseilu politikoa.

2006ko urtarrilaren 24a
14:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Ibarretxek iragarria zuen jada bakearen eta normalizazio politikoaren alde lan egiteko kontseilu politikoa sortuko zuela, eta, era berean, esan zuzen Azkarraga eta Madrazo izango zituela lagun talde horretan. Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, erakunde horren eraketari data zehatza jartzea erabaki dute: bihar zortzi, otsailaren 1ean, osatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.