POLITIKA

Bakearen Aldeko Koordinakundeak Euskadiko Artxibo Historikoaren esku utzi du bere ondarea

Aktibo egon zen 28 urteetan bildutako dokumentu guztiak utzi dituzte.

2013an desegin zuten Bakearen Aldeko Koordinakundea. ARGAZKI PRESS
Maialen Unanue
2016ko otsailaren 12a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Ehunka kartel, pankarta, dokumentu eta ikus-entzunezko utzi dituzte. Hezkuntza kontseilari Cristina Uriarte eta Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria izan dira dokumentuak emateko ekitaldian, non "bortxaren biktimak" gogoratu dituzten.

1986an sortu zuten Bakearen Aldeko Koordinakundea, eta 2013an desegin zuten, ETAk armak behin betiko utzi zituela iragarri ostean. Desegitea erabaki zuten egunean bertan erabaki zuten urte horietan guztietan sortutako materiala bildu, sailkatu eta gordetzea. Euskadiko Artxibo Historikoan gordetzea erabaki zuten, erakunde publikoaren bidez herritarrek eskura izan dezaten, oro har, baita ikertzaileek jasotako edukia azter dezaten ere.

Laurehun karteletik gora eta manifestazio eta elkarretaratzeetan erabilitako ehun pankartatik gora gorde dituzte. Euren ibilbidean jasotako sariak (71) eta 17.000 inguru artxibo digital ere artxibatu dituzte.

"Erakunde bakezaleek" bakea lortzeko bete duten "eginkizun erabakigarria" azpimarratu du Tejeriak ekitaldian. "Euskal herritarren borondateak ahalbidetu du, irmotasunez, erabakimenez eta ozen aldarrikatuz, gure oraintsuko historian garai berri hau zabaltzea".

"Iritsia da memoria partekatu bat duen elkarbizitza baketsuaren oinarriak jartzeko garaia. Memoria horrek merezi duen guztia gogoratzea nabarmendu behar du, balio eraikitzaile eta demokratiko garrantzitsua izan duelako", gehitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.