Irudia.Bilbo
«BAKEAREN PIPA», ESKUZ ESKU
Azken urteetan ohi duenez, EAJk ekitaldi berezia egin du inauteriak direla eta. Aurtengo gaia «bakearen pipa» izan da. EAJren «tribuak» bildu ziren atzo Sabin Etxean, Bilbon. Lehenengo pipak EAJko kideen artean erre zituzten. Beste pipak alderdi sozialistako eta ezker abertzaleko kideekin erretzeko prest azaldu ziren. «Rufi Etxeberria eta haren delegazioa gure herrixkara etortzera gonbidatzen ditugu», esan zuen Andoni Ortuzar EBBko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu