Bakerako ekimen berriak martxoaren 8an azalduko ditu Lopezek

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran agertuko da proposamen zehatzen berri emateko

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Martxoaren 8an emango du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bakerako ekimen berrien berri. Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren aurrean izango da. Joan den ostiralean, Lopez lehendakariak agerraldiaren eskaria aurkeztu zuen, eta atzo bertan Eusko Legebiltzarreko mahaiak agerraldiaren eguna finkatu zuen. Martxoaren 8rako aurreikusita zegoen osoko bilkuraren gai zerrendan sartu du.

«Ikusiko dugu zertan gauzatzen diren bost hilabetez gordeta izan dituen neurriak», adierazi zuen atzo Joseba Egibar EAJko bozeramaileak. Kongresuko akordioak «PP beste agertoki batean jarri du», erantsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.