Ibai Aiensa euskal presoa aske geratu da, baldintzapean

23 urte egin ditu preso Aiensak, eta hirugarren graduan zegoen iazko maiatzetik.

Sarek antolatutako manifestazio bat, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Sarek antolatutako manifestazio bat, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
2025eko urriaren 16a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ibai Aiensa euskal presoa baldintzapean aske geratu da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hala ebatzi du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Aiensak 23 urte egin ditu kartzelan, eta iazko maiatzetik hirugarren graduan ari zen zigorra betetzen; urritik, baliabide telematikoak jarrita.

Aiensak Espainiako espetxeetan egin ditu urte gehienak. 2020ko urrian, Espainiako Gobernua presoak gerturatzen hasia zela, Lugotik (Galizia) Logroñora (Espainia) gerturatu zuten, eta 2022ko uztailean, handik Martutenera (Gipuzkoa). 

Gaur egun, 122 euskal preso daude Euskal Herrian, bigarren edo hirugarren graduan, eta beste hiru Frantziako espetxeetan. Aiensa kontatuta, 28 dira baldintzapean aske daudenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.