BALIABIDEAK

2020ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona hemen instituzioek laguntza eskatzeko martxan dituzten baliabide nagusiak:

Frantziako Gobernua: 3919 telefonoan jaso dezakete andreek laguntza eta aholkularitza. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 22:00etara dago martxan, eta, asteburuetan, 09:00etatik 16:00etara.

Espainiako Gobernua: 016 telefonoaren bidez, biktimen eskubideei eta laguntza baliabideei buruzko informazioa ematen dute; zenbakia martxan dabil 24 orduz, baina aholkularitza zerbitzu batzuk soilik egunez ari dira. E-mailez: [email protected]. Laguntza psikologikoa behar dutenentzat, bi Whatsapp zenbaki eman dituzte: 682-91 61 36 eta 682-50 85 07.

Eusko Jaurlaritza: 900-840 111 telefonoa du martxan, 24 orduz. Diziplina askotako langileek dihardute, emakumeei arreta eta aholkularitza emateko; udal zerbitzuei buruzko informazioa ere ematen dute.

Larrialdi kasuetan: 112 telefonora deitu behar da. Zerbitzu horrek sakelakoetarako aplikazio bat dauka, eta, horren bidez, geolokalizazioa helarazten die larrialdi zerbitzuei; gainera, propio ematen du aukera sexu erasoak eta tratu txarrak salatzeko. Ikusmen eta entzumen arazoak dituztenen beharretara egokituta dago aplikazioa. Ipar Euskal Herrian, poliziekin zuzenean mintzatzeko, 17 zenbakira deitu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.