CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek eta Guardia Zibilak Batasunaren inguruko zerrendetan EAEko hauteskundeetara aurkeztu daitezkeen 1.500 lagunen zerrenda osatu dute Espainiako 'El Pais' egunkariak gaur zabaldu duenez.
Batasunaren iritzian, "berri hori egia bada",Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok "jomugan" jarri ditu herritar horiek, "beraien eskubide zibil eta politikoen kontra erasotzeko". Gaineratu dutenez, "herritar horien oinarrizko eskubideen kontra eginez salbuespen egoera ezarri nahi du Zapaterok hauteskundeetan, gure herrian, beste behin".
Hori guztia "ezin da onartu" Batasunaren iritzian. "Datorren hauteskundeetako hitzorduak ezin du Alderdien Legearekin eta Zapateroren borondate antidemokratikoarekin markatuta etorri".
Beraz, Euskal Herriko alderdiei "konpromiso garbiak eta gardenak" azaltzeko eskatu die, eta neurri "zikin eta totalitario" horiei aurre egiteko.
Politika
Balizko hautagaien kontrola "jazarpen politikoaren eta ideologikoaren" adierazpena dela dio Batasunak
Gaur Espainiako 'El Pais' egunkariak zabaldu duenez, CNI Espainiako Inteligentzia Zentroak eta Guardia Zibilak EAEko hauteskundeetara Batasunaren inguruko zerrendetan aurkeztu daitezkeen 1.500 lagunen zerrenda egin dute. Batasunaren ustez, hori, "Espainiako Estatu totalitarioaren erakusle da; jazarpen politiko eta ideologikoaren adierazgarri handiena". Batasunaren arabera, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok "gidoia zehaztu nahi du, zelatatuz, jazarriz, legez kanporatuz eta datorren hauteskunde hitzorduko giroa arnasik hartu ezinezkoa bilakatuz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu