Barcinak ere kritikatu du Gipuzkoak Ibaialde ikastola diruz lagundu izana

«Euskararen aldeko lanak min egiten die», erantzun du foru aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak bere alderdiak erabilitako hitzak baliatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Lodosako Ibaialde ikastola diruz lagundu izana salatzeko, eta azpimarratu du Gipuzkoak ez duela zertan sartu Nafarroako hezkuntza kontuetan. «Erabakiak Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak hartzen dituzte».

Iritzi bera agertu du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Angel Iribasek ere, eta ikastola diruz laguntzeko erabakia «onartezina» dela erran du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek argi du euskararen aldeko lanak gogaitzen dituela benetan Nafarroako agintariak: «Ikastola bati eman diogu dirua, eta horrek mintzen ditu, euskararen alde egiten den lanak mintzen ditu», azpimarratu du.

Gipuzkoako Aralarrek txalotu egin du Gipuzkoako Aldundiaren erabakia. «Euskal hiztunen arteko elkartasuna ezinbestekoa da gure hizkuntzak aurrera egin dezan», erran du Rebeka Uberak, Aralarreko kideak.

Nafarroako Bilduk, berriz, Barcinaren jarrera kritikatu du: «Benetan kezkatzen duena ikastolak aurrera jarraitu ahal izatea da. Ezin da onartu eremu ez-euskalduneko ikastolak itotzea eta laguntza jasotzeko duten aukera zapuztu nahi izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.