ATXILOKETAK PROZESUAREN HASIERAN
•2009-10-13. Barne eztabaida hastear zegoela, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta ezker abertzaleko beste lau kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Aipatutako bostak espetxeratu egin zituzten, eta ordutik preso daude. Rafa Diez (2010-04-26ean) baldintzapean aske utzi zuten.
•2009-10-17. Manifestazio jendetsua izan zen Donostian, atxiloketak salatzeko.
EZKER ABERTZALEAREN BARNE EZTABAIDAREN HASIERA
•2009-10-20.Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izenburuko txostena banatzeari ekin zion ezker abertzaleak. Gara-k laburpena kaleratu zuen.
OTEGI, DIEZ ETA BESTEEN GUTUNA ESPETXETIK
•2009-11-08. Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto presoek gutun bat idatzi zuten txostenaren alde egiteko.
ALTSASUKO ADIERAZPENA
•2009-11-14. Ezker abertzaleak agerraldi jendetsua egin zuen Altsasun, prozesuaren oinarriak laburbildu eta borondateak adierazten zituen agiria aurkezteko. Prozesua garatzeko, «soilik bide politiko eta demokratikoak» erabiltzearen alde agertu zen. Elkarrizketari begira, Mitchell senatariaren printzipioak bere egin zituen.
EA-REN PROPOSAMENA
•2009-11-21. Euskal Herriaren independentziaren aldeko akordio subiranista sustatzeko proposamena plazaratu zuen EAk Donostiako Miramar jauregian.
ATXILOKETAK. GAZTE MUGIMENDUA
•2009-11-24. Gazte independentisten aurkako polizia operazioa. 35 gazte atxilotu zituzten, Segiko kide izatea leporatuta.
ETA, PROZESU DEMOKRATIKOAREN ALDE
•2010-01-17. Prozesu demokratikoaren aldeko jarrera agertu zuen ETAk Gara egunkariak kaleratutako agiri batean. Altsasuko irudia ere goraipatu zuen. Egun batzuk lehenago, EPPK presoen kolektiboa ere prozesu demokratikoaren alde agertu zen.
OTEGI, AUZITEGI NAZIONALEAN
•2010-01-27. Altsasuko agiria eta eztabaidaren ondorioak bere egin zituen Arnaldo Otegik Espainiako Auzitegi Nazionalean, Jose Mari Sagardui Gatza presoaren aldeko ekimenean parte hartzeagatik eginiko epaiketan.
ADIERAZI EH EKIMENAREN AURKEZPENA
•2010-01-30. Adierazi EH eskubide zibil eta politikoen aldeko herri ekimena aurkeztu zuten Bilbon, Euskalduna jauregian.
EZTABAIDAREN ONDORIOAK. 'ZUTIK EUSKAL HERRIA'
•2010-02-14. Barne eztabaida amaitutzat eman zuen ezker abertzaleak, eta Zutik Euskal Herria agiria kaleratu zuen. Altsasuko Adierazpenaren ildoak barneratu, eta indar bilketa independentistaren aldeko deia egin zuen.
INDEPENDENTISTAK SAREA
•2010-02-27. Euskal Herriko independentziaren aldeko herritar sarea aurkeztu zuten Donostian, Miramar jauregian.
JON ANZAREN GORPUA AGERTU ZEN
•2010-03-11. Ofizialki jakin zen Jon Anza preso ohi eta iheslaria hilda zegoela eta haren gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela. 2009ko apirilaren 18an desagertu zen, ETAko kideekin bilera bat egitera zihoala.
GAZTEHERRIA EKIMENA
•2010-03-11. Gazteherria aurkeztu zuten ezker abertzaleko, EAko, Aralarreko eta Alternatibako gazteek, bestek beste.
ETA-REN ETA FRANTZIAKO POLIZIEN ARTEKO TIROKETA
•2010-03-17. ETAren eta Frantziako polizien artean tiroketa izan zen Paristik gertu. Serge Nerin agentea hil zen.
ETA-REN AURKAKO POLIZIA OPERAZIOA
•2010-03-20. Bost pertsona atxilotu zituzten Ipar Euskal Herrian; tartean, Mikel Karrera, Espainiako Barne Ministerioaren arabera ETAren zuzendaritzako kidea zena.
ATXILOKETAK. GAZTE MUGIMENDUA
•2010-03-30. Gazte mugimenduaren aurkako polizia operazioa Ipar Euskal Herrian. Zortzigazte atxilotu zituzten.
BRUSELAKO ADIERAZPENA
•2010-03-29. Nazioarteko izen handiko 21 begiralek babestutako adierazpen bat aurkeztu zuen Brian Currin abokatu hegoafrikarrak Europako Parlamentuan. Besteak beste, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaeskatu zioten ETAri, eta neurriko erantzun bat emateko, berriz, Espainiako Gobernuari.
ETA-REN AGIRIAABERRI EGUNERAKO
•2010-04-04. Konponbide elkarrizketatuaren alde dagoela, gatazka «konfrontazio demokratikoaren bidez» gainditu dadin nahi duela eta irtenbide iraunkorra ekarriko duen egoera demokratikorako «alde guztietako konpromisoak eta bermeak» beharko direla adierazi zuen ETAk Gara egunkarira igorritako agiri batean. Era berean, Parisko tiroketan polizia batek bizia galdu izana «ETAren gogoz kontrakoa» izan zela esan zuen.
ABERRI EGUNEKO EKITALDIAK
•2010-04-05. Independentistak sareak deituta, ezker abertzaleak eta EAk bat egin zuten Aberri Egunerako Irun eta Hendaia artean eginiko ekitaldian. Aralarrek uko egin zion ekimenean parte hartzeari, eta bezperan ekitaldi politiko bat egin zuen Urruñan. EAJk Bilbon egin zuen ekitaldia; Ados proposamena aurkeztu zuen.
ABOKATUEN ATXILOKETAK
•2010-04-14. Hamar herritar atxilotu zituzten; tartean, euskal presoen hiru abokatu: Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi. 2010-11-02ean baldintzapean aske utzi zituzten.
IRUÑEKO ADIERAZPENA
•2010-04-24. Bruselako agiriari erantzuteko eskatu zien ezker abertzaleak ETAri zein Espainiako Gobernuari. Konponbide «justu eta iraunkor bat» lortzeko, Anoetako eredua hartu zuen erreferentzia gisa eta Mitchellen printzipioak berretsi zituen.«Bitarteko politikoak» soilik garatuko dituen estrategia baten beharra azaldu zuen.
EGIGURENEN PROPOSAMENA
•2010-06-18. Ezker abertzaleak egindako urratsak aintzat hartzeko eskatu zuen Jesus Egigurenek, PSE-EE barruan eztabaidatzeko txosten batean, eta El País eta Vocento taldeko egunkariek argitaratu.
AKORDIO ESTRATEGIKOA: EUSKALDUNAKO ADIERAZPENA
•2010-06-20. Euskal estatu independentea lortzeko helburu estrategikoari begira, ezker abertzaleak eta EAk ibilbide orria aurkeztu zuten Bilboko Euskalduna jauregian. Giza eskubide guztien defentsarekiko eta bide politiko eta demokratiko soilen erabilerarekiko «konpromiso irmoa» oinarri duen prozesu demokratiko bat garatzearen alde agertu ziren. Alderdien arteko elkarrizketa prozesua Mitchellen printzipioetan oinarritzea proposatu zuten.
ETA-REN MEZUA JON ANZAREN OMENALDIAN
•2010-07-24. Euskal Herriak azken 50 urteotan egin duen borrokaren kapital politikoa erabakitzeko eskubidearen alde jartzera deitu zuen ETAk Jon Anzari eginiko omenaldian, Ziburun, aurpegia estalita zeukaten bi pertsonak agiri bat irakurrita.
EKIN-EN AURKAKO POLIZIA OPERAZIOA
•2010-09-01. Hamar euskal herritar atxilotu zituzten, Ekineko zuzendaritza osatzea leporatuta.
ETA-REN ADIERAZPENA. ERASO EKINTZA ARMATUEN ETETEA
•2010-09-05. Eraso ekintza armatuak etenda dauzkala jakinarazi zuen ETAk, BBC kateari igorritako bideo baten bidez. «Gatazka demokratikoki konpontzeko konpromisoa» berretsi zuen, eta negoziaziorako gonbita egin zion Espainiako Gobernuari.
ADIERAZI EH-REN MANIFESTAZIOA, DEBEKATUTA
•2010-09-11. Eskubide guztien alde Bilbon egitekoa zen manifestazioa bertan behera utzi zuten Adierazi EH ekimeneko kideek, Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu baitzituen manifestatzeko eginiko bi deialdiak. Manifestazioa ez zen egin, baina EA, ezker abertzalea, Alternatiba eta Aralarreko kideek agerraldi jendetsua egin zuten, eta eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua sortzeko konpromisoa agertu zuten.
ETA-K ERANTZUNAEMAN ZION BRUSELAKO ADIERAZPENARI
•2010-09-19. Bruselako Adierazpenaren ildoan urratsak egiteko prest agertu zen ETA BERRIA eta Gara-ra bidalitako agiri batean. «Konponbideak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko» prest dagoela esan zien erakunde armatuak Bruselako Adierazpeneko kideei. Nazioarteko komunitateari dei egin zion, halaber, konponbide justu eta iraunkorra bultzatzeko.
GERNIKAKO AKORDIOA
•2010-09-25.Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa izeneko agiria sinatu zuten politika, gizarte eta sindikatuetako 28 eragilek. Besteak beste, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak, Abertzaleen Batasunak eta LABek. Bai ETAri bai Espainiako Gobernuari pausoak emateko eskatu zioten. ETAri galdegin zioten nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa ematea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa. Giza eskubide guztien aitorpena egin zuten, eta Alderdi Politikoen Legea indargabetzeko eskatu zuten.
ETA-RI EGINIKO ELKARRIZKETA 'GARA'-N
•2010-09-28. Prozesua sendotzeko «ekarpen iraunkorra» egingo duela adierazi zuen ETAk Gara egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean.
ASKAPENAREN AURKAKO POLIZIA OPERAZIOA
•2010-09-28. Askapenako zazpi kide atxilotu zituzten, ETAren nazioarteko harremanetarako zuzendaritzako kide izatea leporatuta.
MANIFESTAZIO ERRALDOIA BILBON
•2010-10-02.Ez manifestazioen debekuei. Inolako inposiziorik ez, inolako indarkeriarik ez. Giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen aldelelopean,milaka herritar batu ziren Bilbon.
OTEGIREN ELKARRIZKETA 'EL PAIS' EGUNKARIAN
•2010-10-17. Arnaldo Otegiri John Carlin kazetariak eginiko elkarrizketaargitaratu zuen El Pais -ek. Hona erantzun batzuk: «Armek, arma guztiek, behin betiko desagertu behar dute ekuazio politikotik»; «Independentziara daraman bide bakarra dago: bide baketsu eta demokratikoetatik doana. Indarkeria armatua ez dugu ikusten estrategia independentistarekin bateragarria»; «Ustez kale borroka ekintzak izan direnen aurrean ezker abertzaleak erakutsi duen desmarkeak garbi uzten du bide politiko eta demokratikoekiko konpromisoa». Atentaturen bat balego ezker abertzalea horren aurka jarriko litzatekeela ere argitu zuen.
ZAPATEROREN HITZAK
•2010-10-20. Ezker abertzaleak eginiko urratsak ez zirela «alferrik» izango adierazi zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Espainiako Senatuan.
ATXILOKETAK. GAZTE MUGIMENDUA
•2010-10-22. Hamalau gazte atxilotu zituzten, Segiko kideak izatea egotzita.
TORTURAREN AURKAKO MANIFESTAZIOA
•2010-10-30. Milaka pertsona bildu ziren torturaren aurka Donostian 50 eragilek baino gehiagok babestutako martxan. Aste horretan Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketen epaiketa egin zen Probintzia Auzitegian, Donostian. Abenduaren 30an lau guardia zibil zigortu zituen auzitegiak.
OTEGI, PERMACH ETA ALVAREZ AUZITEGI NAZIONALEAN
•2010-11-11. 2006ko Anoetako ekitaldiagatik epaitu zituzten Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez. Anoetakoa, «oraingoa bezala», bake proposamena zela adierazi zuten.
HAUTESKUNDE LEGEAREN ERREFORMA
•2010-11-10. Hauteskunde Legearen erreforma onartu zuen Espainiako Kongresuak. Erreforma horren arabera, hautetsiek kargua galduko dute alderdia legez kanpo utzi eta hamabost egun baino lehenago indarkeria gaitzesten ez badute.
HARREMANETARAKO NAZIOARTEKO TALDEA
•2010-11-12. Harremanetarako Nazioarteko Taldearen eginkizuna eta funtzioa aurkeztu zuen Brian Currinek Bilbon.
ALDERDI POLITIKO BERRIAREN OINARRIEN AURKEZPENA
•2010-11-27. Ezker abertzaleko 300dik gora lagun bildu ziren Iruñean, alderdi politiko berriaren eta haren barne antolamenduaren oinarriak ezagutarazteko. Alderdien Legearen eskaerak beteko zituela iragarri zuen ezker abertzaleak, eta indarkeriarentzat «inongo tarterik» ez dagoela argi utzi zuen.
ATXILOKETAK. ABOKATUAK ETA GAZTE MUGIMENDUA
•2010-12-16. Segiko kide izatea leporatuta, Espainiako Poliziak zortzi pertsona atxilotu zituen; tartean, Arantza Zuluetaren bulegoko bi abokatu.
EPPK-REN AGIRIA
•2010-12-24. Prozesua indartze aldera Espainiako eta Frantziako estatuek presoen aurkako jarrera eten behar dutela adierazi zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak BERRIA eta Gara egunkarietara bidalitako ohar batean. Presoak espetxeetan idazkiak sinatzeko banan-banan jasaten ari diren «xantaiak eta mehatxuak» salatu zituen. Era berean, ezker abertzaleak sustatutako prozesu demokratikoa gauzatu beharra bere egin zuen.
OTEGI ELKARRIZKETATU ZUEN 'WALL STREET JOURNAL' EGUNKARIAK
•2010-12-28. ETA indarkeria uzteko prest dagoela esan zuen Arnaldo Otegik Ameriketako Estatu Batuetako Wall Street Journal egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean. Otegik idatziz erantzun zien galderei, Logroñoko kartzelatik. Ezker abertzalearen jokabidea irmoa eta atzeraezina dela nabarmendu zuen. Haren iritziz, «laster» izango diren «gertakarien» ondorioz, Espainiako Gobernuak «presio handiagoa» izango du elkarrizketa hasteko.
PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA
•2011-01-08. Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu zuten milaka lagunek Bilboko kaleetan. Egin Dezagun Urratsa ekimenak antolatu zuen martxa, eta, besteak beste, Gernikako ituna egin zuten eragileek babestu zuten.