Barne Ministerioak neurri berriak hartzea espero du Aresek

Herrizaingo sailburuak esan du presoen «gizarteratze» plana «bide onetik» doala, eta denek babestu beharko luketela

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Espainiako Barne Ministerioak presoen «gizarteratzea» lortzeko hasiko duen plana babestu du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Bide horretan neurri gehiago hartzea espero du Aresek,betiere «legeak ezartzen dituen baldintzak beteta, eta preso terroristak gizarteratzeko helburuarekin». Eusko Legebiltzarrean hitz egin du Aresek, UPDk egindako galderari erantzunez. «PPren gobernua aldatu egin da, lehen Zigor Kodea gogortzea defendatzen zuen eta orain eskuzabal jokatzen du», esan du UPDko Gorka Maneirok. Herrizaingo sailburuaren ustez, ostera, Barne ministerioaren neurriak «onak» dira eta gizarteratzearekin denek egin beharko lukete bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.