Barne ministroak dio «ETAren munduko» 46 biktimari ukatu diela laguntza
GAL, BVE eta beste talde batzuen biktimei kalte-ordainak ukatuta bereizkeria egitea egotzi dio Maite Aristegik
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak justifikatu egin du zenbait biktimari legeak aitortutako laguntzak ukatu izana. Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak biktima batzuk «gutxiestea» egotzi dio Espainiako Gobernuari, besteak beste, GALek eta Batallon Vasco Españolek hildakoen senideei dagozkien diru laguntzak ukatzeagatik. «Terrorismoaren Biktimen Aitortza eta Babeserako Legea indarrean dagoenetik, ETAren mundukoak diren 46 pertsonari ukatu zaizkie laguntzak», erantzun dio ministroak. Gaineratu du Europak delituak egiteko erakundeetakoak diren pertsonei laguntzak ukatzea ahalbidetzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu