Musika

Barricadaren ezusteko kontzertua Txantreako plazan

Gaur bete dira 25 urte lehen kontzertua eman zuenetik, leku eta ordu berean. Jendetza bildu da Iruñean.

2007ko apirilaren 18a
18:15
Entzun
Ustekabeko kontzertua eman du gaur, asteazken batez, Barricada musika taldeak Iruñean, Txantrea auzoko plazan; 'beraien' auzoan. Gaur bete dira 25 urte lehen kontzertua eman zutenetik, eta hantxe eman zuten, plazan bertan, ordu berean. Horregatik gaurko saioa.

Ordu erdiz aritu dira, zola gainean, apaingarririk gabe eta bi bafle mahai baten gainean hartuta. Jendetza bildu da. Barrio conflictivo kantarekin hasi dira eta No hay tregua-rekin bukatu dute. Giro aparta egon da; eguraldiak ere lagundu du.

Taldea 25. urteurreneko bira egiten ari da, bide batez. Martxoaren 30ean hasi zuen, Atarrabian (Nafarroa). Kalean dituen 18 diskoetako abestiak jotzen ditu urteurreneko kontzertuetan.

Barricada 1982an sortu eta hurrengo urtean Noche de Rock and Roll lehenengo diskoa kaleratu zuten. Lehenengo disko hartan Mikel Astrain bateria jotzaileak parte hartu zuen, baina 1984an hil egin zen buruko odol isuri baten ondorioz eta Fernando Coronadok ordezkatu zuen. Bésame (2002) diskoa atera ondoren, Coronadok taldea utzi zuen eta Ibon Sugarra hasi zen haren ordez.

Argazkian, Enrique Villarreal Drogas abeslaria gaur, Txantrean, kontzertuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.