'Barrura begirako leihoak' ematea galarazteko eskatu du Carlos Urkijok

Herrira-k Teixeiro espetxean antolatutako elkarretaratzea debekatzeko eskatu du AVT elkarteak

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Barrura begirako leihoak filma ez ematea nahi du orain PPk. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok atzoko bi emanaldiak debekatzeko bidea egiteko eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi Javier Zaragozari.

Filma bi aldiz eman zuten atzo Donostiako Viktoria Eugenia aretoan. Ekarpenak egin zituen jendearentzako emanaldi pribatuak izan ziren, zuzendariak bertan direla. Emanaldia galarazteko asmoz, eskutitz bana igorri zien Urkijok Zaragozari eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari. Fiskalari esan dio delitua izan daitekeela film hori ematea, «terrorismoaren biktimen babeserako legeak» urratu ditzakeelako. Alkateari, berriz, ohartarazi dio aretoa erabiltzeko baimena emanda delitu bera egin dezakeela. Filma eraikin publikoetan ematea debekatzeko eskatu du.

Bestalde, Herrira mugimenduak larunbaterako Teixeiroko espetxe aurrean antolatu duen elkarretaratzea debekatzeko eskatu dio AVTk Auzitegi Nazionalari. Egun eta leku berean Justiziaren aldeko martxa egiteko asmoa du AVTk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.