Bart konpondu dute Euskalteleko matxura

264.000 erabiltzaile ezin deituta eta deiak ezin jasota egon dira atzo arratsaldetik. Uztaileko asteburuetan euren arteko deiak doan izango dituzte.

2008ko uztailaren 5a
16:38
Entzun
Ezin deitu eta ezin deirik jaso. Halaxe egon ziren atzo arratsalde osoan Euskaltel telefono konpainiako eskuko telefonoak dituzten erabiltzaileak, baina matxura bart konpondu dute. Euskaltelek 2007 bukaeran 264.000 erabiltzaile zituen, eta enpresak gaur jakinarazi du uztaileko asteburuetan konpainiako telefonoen arteko deiak doan izango direla.

Enpresaren arabera, 15:00ak aldera sortu zen matxura, Vodafone telefono konpainiak egindako aldaketa batzuen ondorioz.

Eusko Jaurlaritzaren 112 larrialdietako telefono zenbakiari ere eragin zion arazoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.