Basagoitik dio EAJren eta PSEren boto-emaileak erakarri nahi dituela

Herritar «gehienak» berak ordezkatzen dituela esan du PPko lehendakarigaiak hautagaitza aurkezteko ekitaldian«Euskadi autonomista honen alde» dauden guztiei egin die hautagaitza babesteko deia

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Oso seguru agertu da atzotik ofizialki PPko lehendakarigai dena, hautagai gisa egindako lehen agerraldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %51 ordezkatzen dituela esan duetengabe, hautagaitza aurkezteko ekitaldian. Gehiengoaren nahia ordezkatzen duela eta babes hori handitzea nahi duela, gainera. «Politikarekin nekatuta» daudenei mintzatu zaie PPko ehunka kargudun eta militanteren aurrean egindako hitzaldian: «Dei zintzo eta leiala egiten diet politikan norbere zilborrari begiratzeaz eta engainuez nazkatuta daudenei. EAJren mezu bikoitzetan pentsatzen ari naiz, eta PSEn; Patxi Lopez bere agintaldiaren amaieran uzten ari den frustrazioan».

Botoak nondik eskuratu nahi dituen argi esan du, bozetarako egunik jarrita ez dagoen arren hauteskunde kanpainako ekitaldiaren itxura osoa izan duen aurkezpenean: «Badakit jende asko dagoela batzuetan botoa EAJri eman diona eta ez duena bat egiten ETAk eta Bilduk marrazten duten independentziaren arrastoa jarraitzearekin». Botoa EAJri ematea pentsatu dutenei baina «Euskadi autonomista honen aldeko apustua» egiten dutenei begiratu die; bere burua «inori aurre egin gabe eta inorengandik banatu gabe» ikusi nahi dutenei. Horien lekua PPn dagoela adierazi die.

«Duela urte batzuk PSEn sinistu zuten baina Patxi Lopezek gaur egun buruanola galtzen ari den ulertzen ez dutenenei» ere hitz egin die Basagoitik; Lopezek «hain garrantzitsua den aukera politikoari ihes egiten» nola utzi dion ulertzen ez dutenei.

Euskal herritar eta espainiar

Euskal herritar eta espainiar sentitzen diren arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrak berak ordezkatzen dituela esan die. Asko direlahala sentitzen direnak, eta beren buruarekin konfiantza izan behar dutela. «Asko gara», esan du behin eta berriz; «besteak baino gehiago gara»; «%51»; «gehiengoa». Areago, «hemen dago euskal gizartearen gehienen sentimendua», esandu harro. «Euskal herritarren erdiak baino gehiago garaeuskal herritar eta espainiar sentimendua dugunok. Inkesta guztiek diote hori, eta kaleak ere bai».

Sentimendu horixe irudikatu du ekitaldiaren eszenifikazioak ere. Ikurrinak, Espainiako banderak eta Europakoak tartekatuta eduki ditu Basagoitik atzean. Goialdean, pantaila handi batean, PPk hauteskundeen kanpaina-aurre goiztiarrerako hautatu duen leloa: Zuk zeuk izan nahi duzun bezala. La Euskadi de todos (Guztion Euskadi). PPk erabili ohi duen kolore urdina izan da nagusi, eta hauteskundeetan erabili ohi duen doinuaren bertsio lasaia. Lehendakarigaia PPrko kargudun eta militanteen tartetik igarota joan da lehen lerrora, haien txaloen artean.

Alderdiak lehendakarigai hautatuta emandako konfiantza eskertu, konpromisoa harrotasunez hartzen duela esan, eta Euskal Herriko «errealitate askotarikoa» errespetatzen saiatuko dela esan du; hori bai, Euskal Herria Espainiaren parte dela argi utzita; Espainiaren «proiektu komuna» defendatzeko beharra aldarrikatu, eta hala egingo duela hitzeman du. «Gutxiengoa» diren «baztertzaileak» gaindituko dituela esan du; independentistei aurre egingo diela. «Gehiago gara zatiketarik eta mugarik gabeko Euskadi nahi dugunak, normaltasunez, lasaitasunez eta independentisten presiorik gabe aurrera egiten duen Euskadi nahi dugunak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.