Basagoitik elkarlanera deitu ditu EAJ eta PSE, ETA amaitzeko

EAEko PPko buruaren ustez, «bizikidetza printzipioak» hedatzeaz arduratu behar dute «demokratek»

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
«ETA desagertzeko, elkarrekin egin behar dugu bidea». Antonio Basagoiti, EAEko PPko presidentea, EAJri eta PSEri mintzatu zitzaien atzo, Bilbon 2012ari begira egin zuen prentsaurrekoan. Basagoitiren ustez, hiru alderdiek elkarrekin egin behar dute lan ETAk armak behin betiko uzteko. «ETAk egin duen mina argi erakutsi behar dugu. Horrela, etorkizunean ez du inork defendatuko horrelako jarrerarik».

PPko buruaren arabera, «oinarrizko bizikidetza printzipioak» hedatu behar dituzte «demokratek»: «Ez ezkerrekoak, ez eskuinekoak; eta ez nazionalistak, eznazionalismoaren aurkakoak: bizikidetza printzipioak». Bestetik, Basagoitiren ustez, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea ez da lehentasunezkoa. «Lehen pausoa ETA desagertzea da. Beste guztia, presoen gaia tartean, beste batzuen agendetan dago».

PP-PSE akordioari buruz galdetuta,bere alderdia «hitzekoa» dela dio Basagoitik, eta Patxi Lopez lehendakaria babesten jarraituko duela. Hala ere, gogorarazi du PSErekin ez dutela koaliziorik osatzen eta beste alderdi batzuekin ere akordioak sina ditzakeela; EAJrekin, esate baterako. Bestalde, Basagoiti Pello Urizar EAko idazkari nagusiarekin bilduko da urtarrilaren 12an.

Enplegu plan berria helburu

Ekonomiari dagokionez, PPk hainbat helburu jarri ditu 2012rako. Besteak beste,enplegu plan bat onartzea, kutxen legea bizkortzea eta lurzoruaren legea aldatzea. Basagoitiren iritzian, egungo enplegu plana zaharkituta dago, eta «ezinbestekoa» da beste bat egitea. Lurzoruaren legea aldatuta, berriz, bultzada bat eman nahi diote eraikuntzaren sektoreari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.