Basagoitik Homer Simpsonen pare jarri du Lopez lehendakaria

Lopezek Raxoiren neurri ekonomikoei egindako kritikekin haserre agertu da PPko presidentea

Erredakzioa
Bilbo
2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ez da giro PSE-EEren eta PPren artean. Azken hilabeteotan maiz aurrez aurre egon dira bi alderdiak, eta atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak egindako adierazpenek agerian utzi zuten hori. Deigarriak izan ziren oso Basagoitik Patxi Lopez lehendakariaren aurka erabilitako adjektiboak. Ez zuen espresuki aipatu lehendakaria, baina hariburuz ari zen Homer Simpson marrazki bizidunetako protagonistarekin alderatu zuenean. Basagoitiri ez zaizkio gustatu azken egunotan Lopezek Mariano Raxoiren neurri ekonomikoei egindako kritikak, eta atzo ironia erabilita erantzun egin zion: «Homer Simpson baino titulu gutxiago dituen euskal erakunde bateko goi ordezkari batek ezindu irakaspenik eman».

Forum Europako gosari informatiboan esan zuen hori PPko buruak. Bertan esan du «prestakuntza» duten politikariak direla beharrezkoak, eta lehendakariaren aurka jo du,Raxoiri arlo ekonomikoan «lezioak» eman nahi izateagatik. Basagoitirentzat, ez da onargarria «langile fama handirik» ez duen erakunde ordezkari batek besteei ekonomia arloan irakaspenak ematea.

Lopezen erantzuna

Basagoitik egindako adierazpenei erantzun die lehendakariak,Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren sari banaketa hasi aurretik kazetariek galdetuta. Lopezek leundu egin ditu PPko buruaren hitzak, eta esan du Nazioarteko Diru Funtsa ere bere iritzi berekoa dela etakritika berberak egin dizkiela PPren gobernuaren erabaki ekonomikoei: «Basagoitik oso urduri egon behar du Nazioarteko Diru Funtsaren inguruan modu horretan hitz egiteko».

Areago, bere kritikak atsegin ez baditu «bi arazo» dituela esan dio Lopezek PPko presidenteari; «Herriakzer behar duen ez jakitea» ez ezik, «egoerak eskatzen duen mailan» ez egotea leporatu dio Lopezek Basagoitiri.

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak ere Basagoitiren hitzak izan ditu hizpide bere blogean. «Iraingarriak» direla eta instituzioekiko «errespetu falta» erakusten dutela salatu du, eta horiek zuzentzeko eskatu dio PPko buruari. «Euskadik ez du merezi erakundeekiko etengabeko mespretxua», adierazi du Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.