Gizartea

Basaurik 'Iñigo Cabacas plaza' izango du gaurtik aurrera

Udalbatzako alderdi guztiek aho batez hartu dute erabakia.

Cabacasen irudia, Hika Ateneon egindako jardunaldi batzuetan. M. R., ARP
Maialen Unanue
2014ko martxoaren 20a
18:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz hil zen Iñigo Cabacas, eta haren izena izango du gaurtik aurrera Basauriko plaza batek. Iazko abenduan hartu zuten erabakia udalbatzako alderdi guztiek, aho batez.

Gaur estreinatuko dute, Cabacasen izenarekin, 20:00etan. Cabacasen senide eta lagunez gain, udal ordezkariak ere bertan izango dira. Basozelai auzoan dago plaza, eta azken hilabeteetan obretan aritu dira bertan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.