Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaixotasun larri eta sendaezina duen Ibon Iparragirre presoa Basauriko espetxera gerturatu dute, Sevillako espetxetik atera zutenetik zortzi egun igaro ostean. Etxerat-ek azaldu duenez, Ondarroako presoa Euskal Herrira ekartzeko erabakia hartu du Espainiako Estatuko Espetxe Zuzendaritzak, Sevillako espetxeko mediku eta psikologoak haren «egoeraren larriaz» ohartarazi ostean.
Komunikabideei igorritako ohar batean, Etxerat-ek salatu egin du Iparragirre ekartzerakoan Espetxe Zuzendaritzak izandako jokamoldea. «Haren osasun egoera kritikoari kasurik egin ez, eta zortzi egun izan dute Sevillako espetxetik atera eta Basaurira iritsi den arte, osasun egoeragehiago larritzeko horrek duen arrisku nabarmenarekin».
Senideak, kezkatuta
Senideek jakinarazi dutenez, Iparragirre «oso nekatuta» iritsi da Basauriko espetxera. Halaber, egunotan ez dutela beren senidearen berri zuzenik izan salatu dute, presoak gertukoei bere egoeraren berri jakinarazteko duen eskubidea urratuz.
Hori hala, Etxerat-ek Espetxe Zuzendaritzari exijitu dio «euskal presoen bizitzarekin jolasten» jarrai ez dezala, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen berehalako askatasuna eskatu du.
Basauriko espetxera ekarri dute Ibon Iparragirre presoa
Hura ekartzen zortzi egun iraun dutela salatu du Etxerat-ek; gaixotasun larria dauka Ondarroako presoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu