Lan istripuak

Basoan lanean ari ziren bi lagun hil ziren atzo adarrek azpian harrapatuta, Lesakan eta Barakaldon

2008ko apirilaren 8a
17:09
Entzun
Basoko beharretan ari ziren bi langile modu bertsuan hi ziren atzo, hain zuzen, lanean ari zirela gainera adarrak erorita. Lesakan (Nafarroa) gertatu zen istripuetako bat, eta Barakaldon (Bizkaia) bestea.

Lesakan, 55 urteko langile bat hil zen atzo eguerdian, zuhaitzak mozten ari zela adar handi batek azpian harrapatu ostean. Hildakoa, A.A.A. gizonezkoa, Urrotzekoa (Nafarroa) zen, eta autonomo gisa egiten zuen lan.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, Antxumategi inguruan gertatu zen ezbeharra, iristea nahiko zaila den inguru batean. Haren lankideek eman zuten gertatutakoaren berri, 13:15 inguruan. Bazkaltzera etortzen ez zela ikusita, keztatuta langilearen bila abiatu ziren eta adarpean aurkitu zuten, artean bizirik baina oso larri.

Laguntza zerbitzuei abisatu zieten, eta Oronoz-Mugairi eta Lesakako suhiltzaileak, mediku bat eta foruzainak bertaratu ziren istripua gertatu zen tokira. Baita helikoptero medikalizatu bat ere, zauritua ahalik eta arinen eraman ahal izateko ospitalera.

Alabaina, ez zuten ezer egiterik izan, langileak kolpe handia zuelako buruan eta arnas aparatua ere geratuta zeukalako. Lesakako osasun zerbitzuetara bidean zendu zen. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman zuten, han autopsia egiteko.

Barakaldon, berriz, iluntzean gertatu zen ezbeharra, 20:50 inguruan: pinuak botatzen ari zen langile bati adar handi bat erori zitzaion gainera, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.