gizartea

Basusarriko golf zelai ondoko etxe-saltze agentzia batean lehergailu bat indargabetu dute

'Euskal herria ez da salgai' idatzia aurkitu dute eraikineko horma batean.

2009ko abuztuaren 19a
13:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Basusarriko (Lapurdi) golf zelai ondoko etxe-saltze agentzia batean lehergailu bat desaktibatu dute gaur eguerdian. Euskal herria ez da salgai idatzia aurkitu dute eraikineko horma batean.

Duela hilabete batzuk, aitzurrez hondatu zituzten Lapurdiko Angeluko golf zelaia (maiatzaren 13an), Arrangoitzekoa (maiatzaren 28an), Donibane Lohizuneko Xantako eta Ziburuko golf zelaiak (uztailaren 29an). Euskal Herria ez da salgai dinamikaren barnean hartu zituzten bere gain golf zelaien aurka egindako erasoak. Turismoaren gehiegizko eragina gaitzetsi zuten, orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.