Batasuneko Zigor Gogeaskoetxeak, Xabi Larraldek, Joseba Permachek eta Jean Claude Agerrek erakutsi egin dituzte prentsaurrekoan, Baionako egoitzan atzemandako tresnak. Telebistaren entxufea berritzen ari zirela aurkitu zituzten.
Auzitegiko ikuskatzaile bat izan da egoitzan, eta haren agiriarekin Batasunak salaketa jarriko du.
Azaldu dutenez, ez dakite mikrofono horien noiztik dauden hor, bain Frantziako Poliziak jarriko zituela uste dute. Gainera, bulego hori lehen Koldo Gorostiagarena izan zela, eta hark Europako Legebiltzarreko hautetsi zenean inmunitatea zuela azpimarratu dute.
Entzuketa egitea "oso larria" dela azpimarratu dute prentsaurrekoan. Baina, ez dela Frantziako Gobernuak "ezker abertzalearen kontra egiten duen lehen erasoa" diote. Izan ere, "jauzi kualitatiboa" eman du Frantziako Gobernuak Batasunaren iritzian.
Hautetsiei, publikoki salaketa egiteko eskatu diete.
Ezker abertzaleak aurretik ere salatu izan ditu legez kanpoko entzuketak. 1998n Herri Batasunaren Gasteizko egoitzan entzuketa sistema atzeman zuten, esaterako.
Entzuketak