Batzordeko kideak

2013ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
JORDIARMADANS

Kataluniatik, bake bidean

Bartzelonan jaioa eta hazia da Jordi Armadans politologoa eta kazetaria. Komunikazio Zientzietan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, FundiPau fundazioko zuzendaria da egun, baita Bakea Sustatzeko Kontseilu Katalaneko presidentea ere. Besteak beste, Armak kontrolpean kanpainan dihardu.

HENRIDUHALT

Itzal luzeko magistratua

Ibilbide luzea du auzitegietan Henri Duhaltek auzitegietan, bai Frantzian, eta baita Ipar Euskal Herrian ere. Chataurouxen, Pauen (Frantzia) eta Miarritzen magistratu lanetan aritua da urte luzez. 2007. urtean, ohorezko magistratu izendatu zuten Paueko Apelazio Auzitegian.

FERNANDO ARMENDARIZ

Erakundeetako esperientzia

Giza eskubideen inguruko taldeetan badu esperientzia Fernando Armendarizek. Iruñean bizi da. Besteak beste, GITE elkartean eta Amnesty Internationalen aritu da. Euskal Herriko prozesuan ere ez da berria. Esaterako, Nafarroako Bake Prozesuaren Aldeko Manifestua sinatu zuen 1999an.

MAITE PEREZ LARUNBE

Erredaktoreeta poeta

Iruñean jaioa da Maite Perez Larunbe. Geografia eta Historian lizentziatua, erredaktore lanetan dihardu, freelance gisa. Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, eta poema bildumak ere egin izan ditu; hain zuzen, azken 25 urteetako Espainiako zortzi poeta esanguratsuenen zerrendan sartu zuten 2009an.

GARBIÑEBIURRUN

Gizarteari begira dabilen epailea

Zzuzenbidean lizentziatua da Garbiñe Biurrun epaile tolosarra (Gipuzkoa). Hainbat hedabidetan aritu ohi da iritzi ematen, eta EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua da. Gainera, auzitegi horretako gizarte arloko presidente izendatu zuten 2009an. Demokraziarako Epaileak taldekoa ere bada.

NAZARIOOLEAGA

Abokatuen presidentea

Hamar urtez aritu da Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano lanetan, orain dela gutxi arte. Mungian jaioa da, Bizkaian. Abokatutzaren Euskal Kontseiluko presidente ere izan da 2006. urtetik, eta Demokraziarako Epaileak taldearen mintegietan parte hartu izan du.

ANNE MARIE BORDES

Mugaz gaindiko kazetaria

Arbotin (Amikuze, Nafarroa Beherea) sortua da Anne Marie Bordes kazetaria. Sud Ouest egunkarian aritu da hainbat urtez, Hego Euskal Herriko gorabeheren berri ematen. Euskal Herriko lurralde guztiei buruzko informazioa landu izan du, kulturan, ekonomian eta politikan espezializatuta.

MICHELTUBIANA

ParistikEuskal Herrira

Aljeriarra da jatorriz Michel Tubiana abokatua, baina Parisen hazi eta bizi izan da. Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidente karguagatik da ezaguna, eta harremana izan du Euskal Herriarekin ere. Esaterako, iazko abenduan Baionan egindako bake foroan parte hartu zuen, hizlari moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.