Bautista Barandalla presoaren egoerak "okerrera" egin du. "Kolitis-a bere bidea egiten ari da, eta ez dio uzten Bautistari ez hauspez eta ez eserita denbora luzez egoten. Gainera odola isurtzen jarraitzen du, eta egoera oso kezkagarria da", adierazi du Eva Sanchez Etxerat-eko kideak. Sanchezen arabera, "heriotza zigorrera kondenatu" dute Barandalla.
Barandalla Zaragozako Miguel Servet Ospitalean daukate, eta senideek Iruñeko Bideko Ama erietxera trasladatzeko eskaera egin behar dute, "espetxetik espetxera aldatzeko eskaera ez dutelako onartzen". Horrez gain, Jose Campos Barandallaren neska lagunari informaziorik ez diotela ematen salatu dute.
Presoak
Bautista Barandalla "heriotza zigorrera kondenatu" dutela salatu du Etxerat elkarteak
Bautista Barandalla preso etxarriarra "heriotza zigorrera kondenatu" dutela salatu dute gaur Iruñean Etxerat-ek eta Bautista Etxia! plataformak. Barandalla asteartean eraman behar izan zuten Zaragozako Zuera espetxetik ospitalera, jasaten ari den gaixotasun sendaezina okertu eta ebakuntza egin behar izan diotelako. Barandalla "pisua galduta, fisikoki gaizki eta lur jota" dagoela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu