euskal presoak

Bautista Barandalla Zaragozako Servet erietxean ingresatu dute

Bautista Barandalla presoa Zaragozako Servet erietxean ingresatu dute. Hesteetako gaixotasun larria dauka Barandallak, eta joan den astean ebakuntza zaila egin zioten Iruñeko Bideko Amaren erietxean. Suspertzeko eta tratamendua behar den bezala betetzeko betarik eman gabe, Zuerako espetxera (Zaragoza) eraman zuten ostiralean; eskuak gurutzatuta eta eskuburdinekin ohatilara lotuta eraman zuten.

2003ko uztailaren 2a
18:09
Entzun
Puntuak kentzeko astirik ere ez zioten eman Barandallari. Horregatik, Etxarri-Aranazko presoaren osasunarekin erabat kezkatuta agertu zen atzo Etxerat erakundea. Hain zuzen ere, Iruñeko Bideko Amaren erietxean, ebakuntzaren ostean, bederatzi egun baino ez dituela egin salatu zuen Etxeratek, eta hori ez dela gaitzaren eta ebakuntzaren larritasuna aintzat hartuta indartzeko adinako epea. Barandallak egin beharreko tratamendua luzea eta zorrotza dela nabarmendu zuen presoen aldeko elkarteak, eta kartzelan ezingo duela bete.

Etxeratek atzo agertu zuen kezka ez zen alferrikakoa, Zuerako kartzelatik Zaragozako Servet erietxera eraman behar izan baitute gaur. Barandallaren gaitza oso larria eta sendaezina, eta, ondorioz, aske uzteko eskatu dute azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat erakunde, elkartek eta taldek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.