POLITIKA

"Baztertu" egin dutela salatu du Arturo Aldekoak

Bizkaiko Batzar Nagusietako PPren taldetik egotzia izan ostean, talde mistoan sartu da taldeko kudeatzaile ere bazena.

Aldekoa (goi-ezkerrean), talde mistoan integratu da PPk taldetik egotzi ostean. MIGUEL TOñA / EFE
2016ko martxoaren 16a
10:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Alderdiaren kontuetan "irregulartasunak" agertu ostean, batzarkide akta entregatzeko eskatu zioten taldekideek Aldekoari. Baina ez zuen onartu nahi izan, eta haren taldekideek bota dute azkenean. Gaur, ordea, Batzar Nagusien bilkurara joan da, eta adierazpenak egin ditu.

Azaldu duenez, "jenderik gabeko irla batean baztertua" sentitzen da. Talde mistora egotzi duten arren, PPko beste batzarkideek bezala bozkatuko duela iragarri du, alderdi horretako militante sentitzen baita.

1999az geroztik da Aldekoa batzarkidea Bizkaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.