Politika

Begoña Errazti: "PPk eta PSOEK hauteskundeetako kanpaina egiteko erabiliko gaituzte euskaldunok"

Begoña Errazti EAko lehendakariaren iduriko, bai PPri eta bai PSOEeri errentagarria zaie Euskal Herriko arazoa Espainian botoak biltzeko; horregatik, datorren urteko martxoko Espainiako hauteskundeak igaro arte "euskaldunak erabili" egingo dituztela uste du. Egoera horren aurrean, "interes komunak batzea" litzatekeela egokiena uste du Erraztik. Hala adierazi di Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

2003ko urriaren 20a
13:36
Entzun 00:00:0000:00:00
"Espainiako Gobernua batak edo besteak eskuratu daukate jokoan PPk eta PSOEk. Beraz, gu, euskaldunok, erabiliko duten elementu bat izango gara, ddarik gabe. Euskal arazoak saldu egiten du, eta horren aurrean, hau botoak lortzeko jokaleku bat da haientzat; Espainian eta Espainiarentzat botoak biltzeko gune bat. Beraz, logikoena gure arteko interesak batzea litzateke", nabarmendu du EAko lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.