Jaurlaritzako Justizia Sailak gaur jakinarazi duenez, 59 urteko H.N. langilea atzo hil zen, Cotones Aguirrezabal enpresan lanean ari zela. Iturri horren arabera, mantentze lanetan aritzen zen behargin hori, eta atzo fabrika itxita zegoen arren, gerentearekin geratu zen lantegian zenbait lan egiteko.
Gerentea langilearen bila hasi zenean, haren erreminta kaxa lurren aurkitu zuen eta argia ikusi zuen komunetan. Ordu erdi inguru langilearen zain egon ondoren, komunera itzuli zen gerentea, eta deika hasi zitzaion. Erantzuten ez zionez, atea bortxaz zabalduz zuen eta H.N. hilda aurkitu zuen.
Justizia Sailak uste du bihotzeko arazoren baten ondorioz hil zela langilea. 1972tik ari zen lanean Cotones Aguirrezabalan.
Lan ezbeharra
Behargin bat hilda agertu da Bergarako lantegi batean
Lehen ikerketen arabera, bihotzekoa izan zuen lanean ari zela. 59 urte zituen eta mantentze lanetan aritzen zen Cotones Aguirrezabal enpresan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu