Euskal presoak

Behin-behinean aske geratu da Itziar Plaza

Bederatzi urte eta erdi egin ditu preso Frantzian, ETAko kide izateaz akusatuta. Orain, aske utzi dute Espainian epaitu artean.

jarraia160743.jpg
2018ko abenduaren 20a
12:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Pauen atxilotu zuten Itziar Plaza bilbotarra, 2009an, Iurgi Garitagoitia eta Asier Borrerorekin batera. Frantzian epaitu zuten 2015ean, eta azken urtean bi espetxeetan egin ditu, Fleuryn eta Reaun.

Frantzian jarritako zigorra beteta, aurtengo abuztuan Espainiaratu egin zuten, eta epailearen aginduz Soto del Relaera eraman zuten, bakartze ziega batera. Urriaren erdian, berriz, Estremerara lekualdatu zuten, eta handik irten da gaur goizean, behin-behineko askatasunean, Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo dioten epaiketaren zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.