Beitialarrangoitia da Gipuzkoako Aldundiko Komunikazioko burua

Lehen gobernu bilera egin zuten atzo Martin Garitano ahaldun nagusiak eta bere gobernuko diputatuek

Ikerne Badiola, Martin Garitano eta Garbiñe Errekondo, Gipuzkoako Foru gobernuaren bileran. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan zen astean osatu, eta atzo egin zuten lehen gobernu bilera Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu berriek. Markel Olano ahaldun nagusi ohiaren taldeak martxan jarritako gaiak aztertu eta eguneratzeko erabili zuen atzokoa Martin Garitano diputatu nagusiaren gobernu taldeak.

Aurreko gobernutik jardunean ziren zenbait zuzendari aldatzeko ere erabili zuten bilera, eta Komunikaziorako zuzendari karguan Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkate ohi eta ezker abertzaleko bozeramaile izan dena izendatu dutela jakinarazi zuten.

Erdarazko hedabideetako kazetari zenbait ez da ahaztu iragan astean Garitano soilik euskaraz mintzatu zela gobernu taldea aurkezteko egin zuen ekitaldi laburrean.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiari galdetu zioten atzo zer pentsatzen zuen agintariek euskara hutsez egitea agerraldi publikoetan. Mendiak erantzun zuen errespetua zor diola pertsona orok hautatzen duen hizkuntzan mintzatzeko eskubideari, baina erantsi zuen «Euskadin» beharrezkoa dela «euskararen eta gaztelaniaren bizikidetza baketsuaren alde lan egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.