Belgikak ez du estraditatuko Jaione Jauregi, eta aske geldituko da

2013ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaione Jauregi aske geratuko da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko saio guztiek porrot egin ostean. Belgikako Auzitegiak aintzat hartu du Jauregiren abokatuak egindako eskaera, eta Jauregi ez Espainiaratzea erabaki du. Bruselaren erabakiari ez dago helegiterik jartzerik: behin betiko erabakia da.

Urriaren 8an atxilotu zuen Belgikako Poliziak Jauregi, Flandrian. ETArekin harremana zuelakoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurkako bi euroagindu zituen emanak: terrorismo delituagatik bata, eta hilketa delituagatik bestea. Jauregi 1979tik dago ihes eginda; 32 urte igaro dira Espainiak egozten dizkion delituak ustez egin zituenetik, eta azken hamar urteotan bizimodu normala egiten ari da, jatetxe batean lanean. Jauregi atzo bertan aske ateratzea espero zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.