Gaur 8:40an itsasoan Benalmadenatik (Andaluzia, Espainia) hegoekialdera eta 45 miliara gorpu bat aurkitu dute. Gorpu hori Noelia Perez (24 urte, Barakaldo, Bizkaia) gaztearena dela azaldu du Gobernu Ordezkariordetzak Bizkaian.
Astelehenetik Perezen bila aritu dira Itsasoko erreskate taldea, Guardia Zibila eta Gurutze Gorria. Mijas, Malaga eta Rincon de la Victoria arteko kostaldea arakatzen ibili dira, Espainiako hegoaldean.
Gaztea beste mutil batekin zihoan uretako motoan, erorikoa eduki zutenean. Mutila kostaldetik lau kilometrora erreskatatu zuen zama ontzi batek atzo, 02:30ak inguruan, bizirik. Erreskatatuak azaldu zuen motoaren kontrola galdu eta biak erori egin zirela. Hasiera batean elkarren ondoan egotea lortu zuten arren, azkenean neska desagertu egin zen.
Emakumea lagun batzuekin atera zen belaontzian Benalmadenatik, eta horiek izan ziren larrialdi zerbitzuetara deitu zutenak, uretako motoan atera ziren biak itzultzen ez zirela ohartzean.
Berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera, Barakaldoko emakumeak Benalmadenako taberna batean egiten zuen lan.
gizartea
Benalmadenatik gertu itsasoan aurkitu duten gorpua Barakaldoko emakumezkoarena da
Astelehenetik desagertuta zegoen Noelia Perez, Espainiako hegoaldean uretako moto batetik erori ostean. Familiak identifikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu