mendia

Benantxio Irureta mendizalea hil da Aneton

Erori eta hil egin da, menditik jaisten ari zela, Benantxio Irureta mendizale aizarnarra (Gipuzkoa), 60 urte zituela. Hainbat lagunekin zegoen. Mendiarekiko zuen jarrera, zaletasuna eta errespetua ikusteko esanguratsua da Pumorin bost lagun galdu eta hamar urtera esan zituenak, Urola Kostako HItzan.

2013ko maiatzaren 11
19:27
Entzun

Benantxio Irureta aizarnarra Aneto mendian (3.404m) hil da, Mahoma pasalekuan erorita, 14:00ak aldera, beste hainbat lagunekin batera jeisten ari zela. Irureta Aizarnan jaio zen 1953ko irailaren 10ean. Ibilbide oparoa izan duen mendizalea izan da, Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirinieotan mendi asko igotakoa. Besteak beste Yalung Kang (Himalaya, 8.505) mendia igo zuen 1988an, Azpeitiko lagunekin osatutako espedizioan. Lagun Onak Mendi Bazkideko batzordeko kidea zen, eta gaur egun ere hainbat eta hainbat lan egiten zituen elkartearentzat. Azpeitian bizi zen eta herri horretako eta inguruko mendizaleentzat erreferentzia izan da bere ibilbide osoan. Lagun Onak Mendi Bazkunak doluminak eman nahi dizkie familiari eta inguruko guztiei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.