Eskoziako Poliziak Beñat Atorrasagasti Ordoñez atxilotu zuen ostiral gauean Edinburgon, berri agentziek zabaldu dutenez, Guardia Zibilek bertako poliziekin elkarlanean eginiko operazio batean. Bere etxean atxilotu zuten, 22:00etan. Espainiako Justiziak 1996 eta 2001 artean ETArentzat garraio lanak egitea leporatu dio.
Bortzirietakoa da Atorrasagasti, eta 36 urte ditu. 2001ean polizia operazio batetik ihes egin zuenetik dago sasian. Mugalari talde bat desegin zuela esan zuen orduan Poliziak. Edinburgon bizi zen aspaldian familiarekin, bizimodu arrunta eginez. Berri agentzien arabera, bihar eramango dute epailearen aurrera.
Ezker abertzaleak, atxiloketaren karietara, salatu du Espainiako agintariek konponbide prozesurako «borondaterik ez» dutela.
Beñat Atorrasagasti atxilotu dute Eskozian
Ostiral gauean atxiki zuten familiarekin bizi zen etxean, Guardia Zibilaren laguntzarekin egindako operazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu