Beñat Atorrasagasti ez dute kartzelatuko
PARIS. Beñat Atorrasagastiri, ETAkoa izatea egotzita, hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio Parisko Auzitegi Naugusiak, baina ez dute kartzelatuko. Auzitegiko presidente Laurent Raviotek «gertakariak zaharrak izatea» eta haren «egoeraren bilakera» kontuan izan ditu erabakia hartzeko garaian. Baina datozen bost urteetan arau-urratzeren bat egiten badu, zigorra osorik bete beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu