Bere buruaz beste egiten saiatu da Latasa, preso ohia
GASTEIZ. Efe agentziak berri eman duenez, bere buruaz beste egiten saiatu zen atzo Jose Miguel Latasa euskal preso ohia, eta ospitalera eraman zuten udaltzainek. 1988an atxilotu zuten Latasa. Sei urtera, indarkeria gaitzetsi zuen, eta ETAtik bota zuten. Langraiz bidean egon da, joan den urtean aske utzi zuten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu