POLITIKA

Bergarako Ekimenak "bitartekaritza politikoan parte hartzeko" bere asmoa berretsi du

Ekimenaren bultzatzaileen aburuz "proposamena baztertua izan bazen ere" , antolakunde politikoak eta interes espezifikoak tarteko "herri honetako sektore zabalen artetik postiboki hartua izan da", era berean "ETAren hausnarketa" ekarri zutela gogoratu dute. Egungo egoera poltikoaren testuinguruan aldiz, Ezker Abertzaleak "nazio mailako bitartekaritzan parte hartu eta sustatzeko" duen asmoa berretsi du.

2004ko maiatzaren 11
15:34
Entzun
Honetaz gain Bergarako proposamenak, bere jaiotzatik (2003ko abendua) gaurdaino gertatu diren aldaketa politikoen inguruko balorazioa eman du. Hala espainiako hauteskundeen inguruan "ziklo berri bat hasi dela onartu dute" baina "euskal gizarteak epe laburreko ilusioetatik haratagao sakoneko konponbideak behar dituela azpimarratu dute".

Frantziako hauteskundeetan eskuinak jasandao "dimentsio handiko porrota" ere izan dute hizpide. 2004ko aberri Eguna baloratzean Eztabaida Gune nazionalak konpromiso bikotzaren berri eman izana apimarratu dute: Konponbiderako Mahaiaren beharra eta Nazio Garapenerako Kontseilua martxan jarri izana.

Testuinguru poltiko honetan Ezker Abertzaleak "nazio mailako bitartekaritzan parte hartu eta sustatzeko asmoa berretsi du", bitartekaritza honen xedea "estatu espainiar zen frantziarrarekin elkarrizketa eta negoziazio marko bat zabaltzea litzateke, helburu gisa autodeterminazio eskubidearen onarpena hartuta".

Honekin batera "Ibarretxeren plana babesten duten" eragile politikoei "gatazkaren konponbideari eta orube demokratikoaren eraikuntzari lehentasuna" ematearen enplazamendua luzatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.