Frantziak Bergoi Madernaz eta Beñat Lizeaga gazte independentistak Espainiaratu egin ditu gaur, horko Auzitegi Nazionalak eskatuta.
Goizeko hamarretan Irunen utzi dituzte biak Poliziaren esku, eta Madrilera eraman dituzte, Fernando Grande Marlaska epailearen aurretik pasatzeko.
Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar, Madernaz eta Lizeagatik astebeteko itxialdia egin zuten otsailaren erdian Izpuran (Nafarroa Beherea), euroaginduaren aurka. Espainiaratzeko arriskua zela-eta babesa eskatu zieten eragileei eta herritarrei. Tobarrek eta Xabi Irigoien eta Iker Elissalde Beskoitze eta Hendaiako hautetsiek gose greba egin zuten Hendaian duela hilabete aste, euroaginduen aurka.
Zortzi gazte independentistak, dena dela, atxilotu egin zituen Frantziako Poliziak —azkena Tobar, martxoaren 30ean—.
Gazteek iaz egin zuten ihes Ipar Euskal Herrira, Espainiako poliziek Segi gazte erakundearen aurka egindako operazio baten ondoren.