Sizilia

Bernardo Provenzano Siziliako mafiako burua atxilotu du Poliziak

Poliziak Bernardo Provenzano Siziliako mafiako buruzagia atxilotu du gaur 40 urtez bere atzetik ibili eta gero. Italiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Sizilian atxilotu dute ustezko mafiosoa, Corleone herritik gertu. Poliziaren ustez, 1993an Salvatore 'Toto' Riina atxilotu eta gero hartu zuen Provenzanok =iCosa Notra=i delakoaren buruzagitza.

2006ko apirilaren 11
13:00
Entzun
Provenzanok 73 urte ditu eta lau hamarkada baino gehiago daramatza ihesean. 1963an desagertu zen Provenzano, Francesco Paolo Streva beste mafioso baten hilketa leporatuta bere bila zebiltzanean.

Ehunka hilketa agintzea eta mafiarekin lotura izatea leporatzen diote Provenzanori. Atxilotu dutenean ez zuen armarik eta ez du trabarik jarri. Azkenaldian 2003an ebakuntza bat egitera Marseillara joan zenetik bere bila ari zen Polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.