Tenperatura altuak direla eta, abisu horia aktibatu dute Hego Euskal Herriko zenbait tokitan; zehazki Araban, Nafarroa ia osoan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean. Leku horietan 36 gradu inguruko tenperaturak egingo ditu, baina iluntzean ipar haizea sartuko da eta giroa atseginagoa izango da. Bero sapa eguerdian hasiko da, eta arratsalde amaierara arte iraungo du; horregatik, abisua 13:00etatik 20:00etara aktibatuko dute.
Bihar atsedenaldia espero da, baina asteazkenean bero handia izango da berriz, besteak beste Nafarroan; beraz, abisu horia piztuko dute berriz. Esaterako, Lizarran termometroak 37 gradura iritsiko direla espero dute. Iragarpenen arabera, beste lurraldeetan gehienez 29-34 gradu artean ibiliko dira, baina ez da gaurkoa adinakoa izango.
Ipar Euskal Herrian ere ez da hotzik izango aste honetan, gehienez 30 gradu inguruko tenperaturak espero baitira. Hala ere, ez dute abisurik aktibatu oraingoz.