berria taldea

BERRIA eta 'Hitza' plazara Ipar Euskal Herrian ere

BERRIA Taldeak harpidetza kanpaina martxan jarri du Iparraldean. Banaketa zerbitzua hobetzeko asmoz, 25 salmenta puntutan eskuratu ahal izango da BERRIAren harpidetza, baita 'Ipar Euskal Herriko Hitza' astekaria ere. [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1581/[/Berriatb]

2012ko azaroaren 6a
16:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIA Taldeak harpidetza kanpaina abiarazi du Ipar Euskal Herrian. Gaur aurkeztu du Baionan, Euskal Museoan.

Euskal Erakunde Publikoarekin (EEP) elkarlanean burututako azterketaren ondorioz, Ipar Euskal Herriko banaketa zerbitzua hobetzeko plangintza egin dute, eta BERRIAren harpidetza 25 salmenta puntutan eskuratu ahal izango da hemendik aurrera. Horrekin batera, ostiralero Ipar Euskal Herriko Hitza astekaria ere bai.

Baionako ekitaldian Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria, Martxelo Otamendi zuzendaria, taldeko hainbat langile eta Iparraldeko kazetari eta lagun batzuk izan dira. Proiektuaren garrantzia azpimarratu dute denek ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.