“BERRIA Fundazioaren bidez, gure proiektuak garatu ahal izateko bidea egin nahi dugu 2011n. Alde batetik, enpresetara jotzen ari gara, herrialdeetako Hitza-k argitaratzeko babesle laguntza eskatuz. Bestetik, norbanakoak Fundazioko laguntzaile egiteko bidea zabaldu nahi dugu udazkenean”, esan du Joxean Lizarribar Administrazio Kontseiluko lehendakariak gaur, akziodunen batzarrean.
BERRIA Fundazioak 2010ean beka deialdia egin zuen, eta horren bidez hiru proiektu laguntzeko bidea egin du. Irailean aurkeztuko ditu emaitzak, eta orduan egingo du hurrengo deialdia.