hedabideak

BERRIA Taldeak lan saio batera deitu ditu komunitateko lagunak, etorkizuneko lan ildoez hitz egiteko

Larunbatean izango da bilera, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, 10:00etatik aurrera. BERRIAlagunen ekarpenak jaso nahi ditu.

2012ko irailaren 25a
09:21
Entzun 00:00:0000:00:00

BERRIA Taldearen proiektuari buruzko informazioa emateko eta etorkizuneko lan ildoen inguruan iritziak trukatzeko, datorren larunbatean BERRIAk bere komunitateko kideekin lan saio bat egingo du Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, 10:00etatik aurrera. Harpidedunak, BERRIAlagunak, irakurleak... deitu ditu bilerara.

BERRIAk dio ez dela ohiko batzar bat izango zapatukoa. "Zure ziztada behar dugu kanpainaren orain arteko emaitzen berri emango dugu, BERRIA Taldearen egoera ekonomikoa zein den azalduko dugu, etorkizuneko erronkak... Baina, horretaz gain, BERRIAlagunen ekarpenak jaso nahi ditugu".

Euskarazko hedabideak komunitateko lagunei galdera batzuk helarazi dizkie deialdian:

- Nolakoa ikusten duzu hedabideen etorkizuna?
- Nolakoa izan behar du BERRIAk? Ari gara asmatzen?
- Posible izango da bideragarri egitea? Zein izan daitezke gakoak?
- Nola lor dezakegu BERRIAlagun gehiago izatea?
- Nolakoa izan behar du BERRIAlagunen parte hartzeak?

Larunbatera Andoainera ezin duenak azaldu, badu aukera ekarpena postaz egiteko, [email protected]-ra idatzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.