BERRIAren Zure ziztada behar dugu kanpainak zabaltzen jarraitzen du, eta aste honetan hainbat bilera izango da. Atzo, Elgoibarren egin zuten batzarra.
Gaur
- Ortuella. 19:00etan Kultur Etxean.
- Gasteiz. 19:30ean Aldabe Gizarte Etxean.
- Hondarribia. 19:30ean Klink elkartean.
Bihar
- Astigarraga. 19:30ean Kultur Etxean.
- Bermeo. 20:00etan Kultur Etxean.
Etzi
- Deustuko Unibertsitatea-Bilbo. 12:00ean hitzaldia: Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria eta Jose Anjel Aldai kanpainako arduraduna.
- Markina. 20:00etan Kultur Etxean.
Ostirala
- Legazpi. 19:30ean kantu Jira, udaletxe atzetik.
"Hurrengo urteak ziurtatzeko"
"Hurrengo urteak ziurtatzeko" asmoz, BERRIAlaguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahaleginean da euskarazko hedabide taldea.
Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak". Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.
Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua.