1.- Deontologia. BERRIAko langileek bete beharreko oinarri deontologiko nagusiak.
2.- Informazio generoak eta elementuak. Informazioaren ikuspegia, generoen ezaugarriak eta informazio elementuak, gaingiroki azterturik.
3.- Idazkuntza. Komunikazio argi eta erakargarria lortzeko hainbat baliabide bildu nahian, hizkuntz ereduaz dihardute atal honetan: estiloaz, testuaren egituraz, esaldiaren antolamenduaz eta puntuazioaz.
4.- Internet. Sareko idazkeraren berezitasunak, labur-labur. Luze gabe, beste gai batzuk ere gehituko dituzte, BERRIA digitala berritu ahala.
5.- Ortotipografia. Kazetarien zalantza nagusiak argitzeko hainbat gomendio: letra larri eta xeheak nola erabili, maiuskula txikia, letra etzana, zenbakien idazkera...
6.- Onomastika. Izen bereziak idazteko oinarrizko irizpideak bildu dituzte: pertsona izenak, erakundeak, talde artistikoak, mahai inguruak eta hitzaldiak, kirol taldeak eta probak, zinema eta literatura lanak...
7.- Munduko herrialdeak. Munduko estatu guztiei eta estaturik gabeko hainbat naziori buruzko informazioa, mapa eta guzti. Herrialde guztien eta milaka lekuren euskarazko izenak, informazio entziklopedikoz jantzirik.
8.- Euskal Herriko herri izendegia. Euskal Herriko udalerri eta herri guztiak, herritar izenak, hainbat eta hainbat auzo, mendiak... denak ere erdaratik abiaturik erraz aurkitzeko moduan jarriak.
9.- Hiztegia. Ortografiari buruzko zalantzak eta neologismoen grafia ez ezik, morfosintaxia eta fraseologia gaiak. Informazio entziklopediko askotarikoa ere ematen du.
10.- Bibliografia. Gai horietan sakontzen jarraitu nahi duenarentzat.