Berriz eraikiko dute Bilboko Itxaropena kaleko frontoia
BILBO. Bilboko Itxaropena kaleko pilotalekua berriz jasotzeko lanak aurkeztu dituzte. 2015ean eraitsi zuten, Metroaren eta Euskotrenen Zazpikaleetako geltoki berria egiteko. Frontoiaz gain, Bilboko Udalarentzako bulegoak egingo dituzte han. 4,5 milioi euroko kostua izango dute lanek; udalak eta Jaurlaritzak erdibana ordainduko dituzte. 2020an amaitzea aurreikusten dute. Udalarena izango da eraikina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu